Arreta berezia jarri dugu ireki berri duten Suediako hotel honen argitalpenean, eskandinabiar arkitektura modu original batean landuta baitago.
Natura errespetatuz esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera ematen du, paisaia ikusgarri batean barneratuta eta jasangarritasuna bermatuz. Erabilitako eraikuntza materialak (egurra, harria, larrua eta beste zuntzak) bertatik ekarriak dira ingumumen-eragina murrizteko.
Hoteleko logeletan xarma handiko barne diseinua erabili da, tokiko tradizioa mantenduz.
Ibai izoztuan bainu fresko bat hartzen animatzen al zara?